Nafarroako presidente Maria Txibitek atzo egindako adierazpenei erantzun egin die LAB sindikatuak. Langileak lanean jarritu behar duetela adierazi zuen lehendakariak, Nafarroako ekonomia gelditu ezin dela argudiatuz. LAB sindikatuaren ustez, adierazpenek argi uzten dute zein den Nafarroako Gobernuaren lehentasuna: "Kapitala eta enpresak".
2008ko krisiaren "faktura" langile klaseak ordaindu zuela gogorarazi du LAB sindikatuko Nafarroako bozeramaile Imanol Karrerak: "Krisi honen faktura ez dugu guk ordainduko. Gehien dutenek, enpresa handiek eta errenta handiko pertsonen ordaindu behar dute; duten ardura onartu behar dute". Politika fiskalean aldaketak egiteko eskatu dio sindikatuak gobernuari.