Nafarroako Unibertsitate Publikoak aurreikusten du unibertsitaterako sarbiderako ebaluazioa ekaineko azken bi asteetara atzeratuko dela Nafarroan. Hala ere, Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioak proba egiteko azken eguna zehaztu arte ez da data zehatza jakingo. Ekainaren 2a, 3a eta 4a aurreikusten ziren ohiko deialdirako azterketak, eta hilaren 24a eta 26a aparteko deialdia.
Ministerioak azterketak egiteko denbora-tartea zehaztu ondoren markatuko dira behin betiko datak, eta autonomia-erkidegoek berek erabakiko dituzte beren egutegira ondoen egokitzen diren egunak. "Oraindik espekulatzea bada ere", badirudi ohiko deialdia ekainaren bigarren hamabostaldian izango dela Nafarroan, nahiz eta aurreikuspen hori "une batetik bestera alda daitekeen, aurreikusi ezin diren inguruabarrak direla eta", adierazi dute.