Arrazakeriaren aurkako burrunba antolatu dute bihar eguerdirako

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 20a, 10:03

Arrazakeriaren nazioarteko eguna izanen da bihar, martxoak 21. Lapikoak kolpatuz, bizilekua aukeratzeko eta ezberdinak izateko eskubidea guztiena dela salatuko dute arrazakeriaren aurkako kolektiboek.

Bat egin dute beste behin SOS Arrazakeria, Pobreziaren Aurkako Sarea, Iruñea Harrera Hiria, Mugak Zabalduz EH Karabana eta Africa United taldeek. Arrazakeriaren aurkako eguna izanen da bihar, martxoaren 21a; eta itxialdia egon arren, isiltzeko asmorik ez dutela adierazi dute. Balkoi eta leihoen bitartez eginen dute bihar zarata arrazakeriaren aurka. "Krisi garaietan egiturazko indarkeria eta bazterkeria eta sistemaren arrakalak ageriagoan gelditzen dira, gainera, krisi horiek eskubide eta askatasun murrizketak ekartzen dizkigute", salatu dute.

Koronabirusaren kontrako neurriek gizartea "jatorri, arrazalizazio edo baldintza sozioekonomikoen arabera" sailkatzen dutela saldu dute: "Ez dakigu zer gertatuko den CIE eta adin txikikoen zentroetan, espetxe eta errefuxiatu eremuetan askatasunik gabe dauden pertsonekin ezta iragaitzazko egoeran edo etxebizitzarik gabe daudenekin ere". 

Bihar, eguerdiko 12etan, lapikoak eskutan, balkoi, eta leihoetara ateratzea proposatu nahidutedizuegu. "Zarata ozen eta garbi eginen dugu, gogoratzeko bizitzeko tokia eta modua aukeratzeko eta libre eta ezberdinak izateko eskubidea denona dela".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!