Espainiako gobernuko ordezkaritzak jakinarazi duenez, bi militar talde etorri dira Iruñera Zaragozatik. Ordezkaritzaren egoitza bera garbitzen ibili ziren atzo arratsaldean. Gaur Atzerri gaietarako bulegoa eta gobernuak Imarkoainen duen osasun arloko instalazioa garbituko dituzte. Momentuz ez da informatu, militarrak kaletik ibiliko direnik.