Koronabirusak kutsatuta martxoaren 16an Tuterako Sofia Erregina Ospitalean ospitaleratu zuten 86 urteko emakume bat hil da gaur, Gobernuko Osasun Sailak jakitera eman duenez.
Nafarroan koronabirus bidez kutsatutako gaixoen kasuak 482 dira. Hala jakinarazi du Nafarroako Gobernuak, eta zehaztu du 132 direla erietxeetan dauden gaixoak, eta 350, etxez etxeko jarraipenea daudenak. Zehazki, zainketa intentsiboetako unitatean Covid-19 duten pazienteetatik 11 ospitaleratuta daude.
Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariak adierazi du kasuen gorakada "espero" zela, baina nabarmendu du ez dagoela paziente kopuruaren igoera nabarmenik ZIUn. Covid-19k 40 osasun-profesional kaltetu ditu Foru Erkidegoan.
Osasun sailburuak azaldu duenez, test azkarrak "datorren asterako" izatea espero dute, eta "hurrengo egunetan ezagutuko dugu nola antolatu".
Asteazkenean laugarren heriotza geratu da Tuterako Ospitalean, 88 urteko gizonezko bat. Asteartean, astelehenean Iruñeko San Miguel Klinikan ospitaleratu zuten 88 urteko emakume bat hil zen koronabirusak jota. Beste bi heriotzak ere adin handiko bi emakumeri zegozkien, pluripatologia eta afekzio kroniko garrantzitsuak zituztenak.