Herritar anonimoek eta hortz-klinika batek maskarak eta eskularruak eman dituzte

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 18a, 12:18

Argazkia: Nafarroako Foruzaingoa @policiaforal_na

Foruzaingoak azken orduetan maskarak eta latexezko eskularruak jaso ditu. Koronabirusaren aurkako borrokan lagundu nahi duten herritar anonimoek eta hortz-klinika batek eman dituzte.

Tafallako hortz-klinika bateko langileak Foruzaingoaren polizia-etxera joan dira 4.600 eskularru eta 350 maskara ematera. "Guztiok inplikatzen gaituen elkartasun borroka batean lagundu nahi nuen", azaldu du Foruzaingoak bere Twitterren.

Beste herritar anonimo batek 29 FFP2 maskara eman dizkio Iruñeko Foruzaingoko patruila bati, lehentasunezko destinoa emateko, eta beste herritar bat Altsasuko polizia-etxean agertu da latexezko eskularru-kaxa batzuk emateko.

Herritar anonimo batek osasun erabilerarako 10.400 eskularru eraman ditu Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzara, eta dagoeneko Nafarroako Ospitalera eraman dituzte. Gobernuaren Ordezkaritzak "egun zail hauetan izandako eskuzabaltasuna" eskertu du koronabirusaren aurrean ezarritako alarma egoeragatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!