Goizaldean koronabirusak kutsatutako 88 urteko gizonezko bat hil da, Tuterako Reina Sofia ospitalean. Gobernuko Osasun Sailak jakitera eman duenez, martxoaren 9an ospitaleratu zuten, eta aurretiazko patologiak zituen. Koronabirusagatik hildako laugarren pertsona da. Atzo goizean 88 urteko emakumezko bat hil zen, Iruñeko San Miguel klinikan.
Nafarroako Gobernuak adierazi duenez, 386 dira koronabirusa duten gaixoak. Zehaztu du 93 paziente daudela erietxeetan: bederatzi zainketa intentsioboetako unitateetan, 73 plantan eta 11 etxean ospitaleratuta. Gainontzeko 293 gaixoek etxez etxeko jarraipena ari dira jasotzen.
Espainiako Gobernuko osasun ministerioaren bart gaueko datuen arabera ere 386 ziren kutsatutakoak, 21:00etan.