Nafarroako Liburutegiak jarduerak eskainiko ditu arratsaldero internet bidez

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 17a, 18:25

Nafarroako Liburutegiak egunero, 19:00etan, internet bidez jarraitu ahal izango den jarduera bat programatzea erabaki du, herritarrei kultur eskaintza bat errazteko alarma egoera bitartean.

Webgune bat sortu du Nafarroako Liburutegiak jarduerak emateko.  Gaur arratsaldean, 19:00etan, goizean zehar grabatutako Enrique Martinez Lozanoren hitzaldia eskainiko dute.

Web orrian, liburutegiak azaltzen duenez, "Covid-19k eragindako alarma-egoeragatik etxean ordu asko egotera behartuta egongo garen egun hauetan, ariketa fisikoak eta erlaxaziokoak egiteaz gain, familia- eta gizarte-harremanak zaintzeaz eta musikaren, zinemaren eta irakurketaren plazeraz gozatzeaz gain, psikologoek ohartarazi dute garrantzitsua dela zenbait jarduera egitea eta zenbait erritual mantentzea. Isolamendu hori gorabehera, aurreko eguneroko bizitzarekin eta komunitatearekin lotuta jarraitzea ahalbidetuko digutenak. Hori dela eta, "arratsaldero 19:00etan, ordenagailura konektatzera animatzen zaituztegu, gure azken proposamenetako batzuk elkarrekin gozatzeko".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!