Hartutako neurrien artean dago herritarrek erabilera publikoko bideetatik soilik ibili ahal izatea elikagaiak edo botikak erosteko, osasun zentroetara joateko, lanera joateko, etxera itzultzeko, adinekoak, adingabeak edo mendekoak zaintzeko, bankura joateko edo ezinbesteko arrazoiengatik.
Foruzaingotik azaldu dutenez, herritarren galdera ugari jasotzen ari dira, Twitterren duten kontuaren bidez. Eta azpimarratu dute "mugimendu orok aldez aurretik justifikatuta egon behar duela Errege Dekretuan oinarrituta".