Sintomak izanez gero osasun zentrora deitzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 16a, 10:38

Osasun zentroaren ordutegiz kanpo egonez gero, Osasun Kontseiluaren telefonora deitzea da egokiena; alegia, 948 290 290 zenbakira. Premiazko arreta behar izatekotan soilik deitu behar da 112ra.

Koronabirusak sortutako egoera dela eta, asko dira azken egunetan sintomak edo zalantzaren bat izanez gero 112 telefonora jo dutenak. Premiazko egoera bat izan ezean, horren ordez 948 290 290 telefonora deitzeko eskatu zuen hasieran Osasun Sailak; baina, deien kopurua asko hazi denez, honako agindua eman dute: “Bat-batean arnasbideetako sintomak badituzu, hala nola sukarra, eztula eta arnasarik eza, geratu etxean eta deitu zure osasun zentrora”.

Osasun zentroaren ordutegiz kanpo egonez gero, orduan bai, Osasun Kontseiluaren telefonora deitzea da egokiena; alegia, 948 290 290 zenbakira. Azkenik, premiazko arreta behar izatekotan soilik deitu behar da Sos Nafarroara, 112 telefonora.

Azkenik, Covid-19aren inguruko aholku edo informazio gehiagorako honako webgunea dago: www.koronabirus.nafarroa.eus

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!