Ezarritako neurriak betetzen ez dituztenek, esaterako, 100 eta 600 euro arteko zigorrak jaso ahal izango dituzte hesi edo zigilu bat kentzeagatik; 30.000 euro artekoak agente baten aurrean identifikatzeari uko egiteagatik; eta 60.000 euro artekoak herritarren osasuna arrisku larrian jartzen duten jokabideengatik.
Espainiako Gobernuak ezarritako neurrien arabera, elikagaiak eta botikak erosteko, lanera joateko, zaintza lanak egiteko eta txakurrak paseatzeko soilik atera daiteke etxetik.