Volkswagenek ez ditu ateak ireki koronabirusarengatik

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 16a, 07:49

Volkswagenek ekoizpena bertan behera utzi eta industria laguntzailea geldiaraztera behartzen du. Erabakia, atzo arratsaldean hartu zen,enpresa komiteak lantokiko jarduera eteteko eskatu eta gero.

Neurria "langileen osasuna bermatzeko ezintasunaren" aurrean hartu da, osasun-agintariek gero eta segurtasun-neurri zorrotzagoak ezarri dituztelako.  Atzo igandeko 20:00etako txandaren hasieran ia langilerik ez zegoenez, instalazioak martxan jartzea eragotzi zuen.

Nafarroako Volkswagenek jarduera industriala bertan behera utzi du igandetik eta berriro abisatu arte, eta hemendik aurrera lanean ez hasteko eskatu die langileei. Gaur goizean, langileen ordezkariekin bilduko da berriz zuzendaritza.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!