350 koronabirus kasu daude Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 17a, 13:37

Nafarroak 350 koronabirus kasu positibo erregistratu ditu astearte eguerdian, hau da, atzo ordu berean baino 76 gehiago.

Nafarroan koronabirus bidez kutsatutako gaixoen kasuak 350 dira, atzo ordu berean baino %27,7 gehiago. Horietatik 93 ospitalean daude (% 23) eta 254 etxean.

Hala jakinarazi du Carlos Artundo Foru Gobernuko Osasun zuzendari nagusiak prentsaurrekoan, eta zehaztu du koronabirusarengatik hildakoak bi direla gaur ere.

Zainketa intentsiboetako unitatean Covid-19 duten pazienteetatik bederatzi ospitaleratuta daude (zazpi sare publikoan eta bi pribatuan), eta 11 etxean ospitaleratuta daude. Artundok adierazi duenez, "lau gaixotik hiru etxeko arretan daude". "Garrantzitsua iruditzen zaigu egoera klinikoak ahalbidetzen duenean etxean artatuak izatea", azaldu du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!