AD San Juan KKE, CD Amaya, CD Larraina, SDC Echavacoiz, UDC Rochapea, UDC Txantrea KKE, Club de Tenis Pamplona, Club Natación Pamplona, Señorío de Zuasti Golf Club, SCDR Anaitasuna eta Oberena elkarteak osatzen dute AEDONA.
AEDONAk espero du neurri horrek Nafarroako Covid-19ren egoera "geldiarazten" lagunduko duela, eta bazkideei eta erabiltzaileei "ulermena" eskatu die.
"Administrazio eskudunekin harremanetan gaude etengabe, eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko Epidemiologia eta Prebentzio Sanitarioko Departamentuak emandako gomendioei jarraituko diegu", adierazi du ohar baten bidez.
AEDONAko kide den erakunde bakoitzak bere bazkideei eta erabiltzaileei jakinaraziko die bere ohiko bideak erabiliz, egokitzat jotzen diren zehaztapenekin.