Koronabirusagatik ateak itxi dituzte taberna, kontzertu areto, peña eta elkarteek

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 13a, 08:30

Covid-19 birusaren hedapena murrizteko neurriak hartu dituzte Iruñeko hainbat taberna eta kontzertu aretoetan. Jarduerak bertan behera utzi, saioak atzeratu eta ateak itxi. Larunbatean Elkarte eta Peñek antolatutako elkartasun bazkaria bertan bera geratu da.

Koronabirusaren hedapena murrizteko ardura instituzioetatik gizartera ere pasa da. Atzoko 'juevintxoan' jende gutxi izan zen eta hainbat taberna eta kontzertu areto ateak itxi zituzten, krisia irauten duen bitartean horrela mantenduko direla iragarriz.

Peña eta elkarteek ere beren jarduera bertan behera utzi eta jantokiak itxiko dituztela iragarri dute. Larunbaterako Gazteluleku, Jarana, Oberena, Anaitasuna eta Aldapa peñek antolatutako elkartasun bazkaria bertan behera geratu da. Munduko Begiak fundazioaren mesede, pintxopotea eta bazkaria prest zegoen. Antolatzaileek arduraz erabakia hartu dute, egoerak hobera egiten duenean ekimena berreskuratzeko asmoarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!