Koronabirusaren aurrean, zeintzuk dira Osasun departamentu eta larrialdietako telefonoak?

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 12a, 08:26

Koronabirusak eragin duen kezka eta alarmari erantzuteko telefono zenbaki ezberdinak martxan jarri ditu Nafarroako Gobernuak. Zalantzak argitzeko telefonoa 948 290 290 izango da hemendik aurrera. Koronabirusarekin kutsatuta uste duten pertsonek berriz, 112, larrialdietako zenbakia, erabili behar dute.

Koronabirusaren krisialdiak biderkatu ditu 112 larrialdi zerbitzuetan jasotzen ari diren deiak. Arreta ez saturatzeko, beste telefono zenbaki bat martxan jarri du Osasun Departamentuak, kezka eta zalantza orokorrak argitzeko.

Koronabirusa izan dezaketen pertsonek, sintomak dituztelako, osasun etxera edo ta ospitalera joan aurretik, 112 telefono zenbakira deitu behar dute arreta eskatzeko. Arrisku zonaldeetan izandakoek edo ta Covid-19 birusarekin kutsatutako beste pertsonaren batekin egondakoek erabili behar dute 112 telefono zenbakia.

Bestelako zalantzak eta kezkak argitzeko, 948 290 290 telefono zenbakia erabiltzea gomendatzen da, larrialdietako linea zabalik eta saturatu gabe uzteko. Telefono zenbaki honetaz gain https://coronavirus.navarra.es/eu/ web gunea zabaldu du Nafarroako Gobernuak informazio, datu eta gomendio guztiekin.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!