Zer da koronabirusa? Zeintzuk dira gaitzaren sintomak? Zer egin behar dut koronabirusa dudala uste badut? Galdera horiei erantzuten die https://coronavirus.navarra.es/eu/ Nafarroako Gobernuak zabaldutako atariak. Kezka eta zalantzen aurrean, informazio zuzena eta gardena izatea da gakoa, zurrumurruak eta kontrolik gabeko mezuak ekiditeko.
Web gunean ere, Nafarroan dauden koronabirus kasuen datu eguneratua ematen du.