N-121-A errepideko bidesaria gaitzetsi du Hiru sindikatuak

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 11a, 17:50

Nafarroako Gobernuaren erabakiaren kaltetu nagusiak garraiolariak izanen direla salatu du euskal garraiolarien sindikatuak.

Hiru euskal garraiolarien sindikatuak Nafarroako Gobernuak N-121-A errepidean ezarri nahi duen bidesaria "erabat gaitzetsi" du. "Bidesariak ez dira disuasio-neurri bat, N-I errepidean frogatu den bezala, baizik eta garraiolariek azpiegiturak berrordaintzeko modua, beraz, argi dago ezbeharren datuak ez direla hobetuko", iritzi dio. 

Erabakiarekin gobernuak "errepidea hobetzeko egindako inbertsio eskasa" eta" kalitatezko garraio publikoa bultzatu ez izana" ezkutatu nahi duela uste du sindikatuak. Bidesariaren kudeaketaren inguruko informaziorik eman ez izana leporatu dio, eta kaltetuak garraiolariak izanen direla ohartarazi dute. "Errepide bidezko merkantzien garraioa bere ostasunean hobetzeko neurriak hartu beharrean, Nafarroako gobernua dirua biltzeaz bakarrik arduratzen da, garraiolariok egingo dugun azpiegituren berrordainketaren bitartez".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!