Garbiketa sektoreko lan hitzarmen duina aldarrikatu dute ELA eta LAB sindikatuek

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 11a, 15:51

Azken bost hilabeteetan negoziazioetan "aurrerapausorik" egon ez dela salatu dute ehun bat langilek Lan Epaitegiaren aurrean.

Atzo arratsaldean LAB eta ELA sindikatuek 100 langiletik gorako elkarretaratzea egin zuten Iruñean, Lan Epaitegiaren aurrean, Garbiketako lan hitzarmena negoziatzen zen bitartean. Elkarretaratzean lan hitzarmen duin bat aldarrikatu zuten, horretara iristeko "oraingo negoziazioen norabidea hautsi eta edukietan jauzi nabarmena" eman behar dela azpimarratuz.

Azken bost hilabeteetan negoziazioetan "aurrerapausorik" egon ez dela salatu dute. Hori dela eta, LABk eta ELAk plataforma bateratua eratu dute, lan zentroetan elkarrekin borrokatzeko. Bide horretan, garbiketetako langileei dei egiten diete martxoaren 18an beste elkarretaratze bat egin dezaten, 10:00etan, Ospitalegunean, Vianako Printzea kontsultategiaren parean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!