Nafarroako Osasun Departamentua etengabe ari da koronabirusari buruzko datuak eguneratzen eta Gobernuak gertutik jarraitzen du gaitzaren eboluzioa, hartu beharreko neurriak erabakitzeko. Momentuz kasuz kasuz, deialdiz deialdi ari dira kirol lehiaketa, kontzertu edota ekimen jendetsuak bertan behera uzteko erabakia hartzen. Nafarroako Gobernuak, une honetan ez du eskolarik ixteko asmorik, "Nafarroako egoera ez baita Araba, Madril edota Errioxakoa bezalakoa" azaldu du Santos Indurain Osasun Kontseilariak, "Egoera hemen nahiko kontrolatuta dago, ditugun kasu positibo guztiak foku berdinetatik eratorritakoak baitira".