Lizarrako alkatearen aurkako mozioa sinatu duten zinegotziak alderditik kanporatu ditu PSNk

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 10a, 19:11

PSOEk ohar bidez azaldu duenez "estatutu federalak ez betetzeagatik" kanporatu ditu.

Jorge Crespo eta Magdalena Hernandez Lizarrako Udaleko zinegotziek, alderdi horren erabakiaren aurka, zentsura-mozioa sinatu dute Gonzalo Fuentes (Na+) herri horretako alkatearen aurka, eta PSOEk "modu argian" kanporatu ditu, "estatutu federalak ez betetzeagatik".

Batzorde Exekutibo Federalak gaur goizean helarazi dio Lizarrako Udalari Jorge Crespo eta Magdalena Hernandezen aurka PSOEren afiliatu izaera automatikoki galtzea erabakitzen duen ebazpena, alderdiak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Bestalde, eskualdeko zuzendaritzak zinegotzi aktak emateko eskatzen die, eta, aldi berean, errepikatzen du Ibai Crespo dela Lizarrako Udalean Udal Talde Sozialistaren bozeramailea eta kide bakarra. 

Sinatutako kanporaketaren ondorioz, Crespok eta Hernandezek ez dute Lizarrako Udal Talde Sozialista osatuko, eta alderdiko militanteen erroldatik kanpo geratuko dira.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!