Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedientearen sinadura atzeratu du Volkswagen Nafarroak

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 10a, 07:47

Nafarroako Volkswagen lantegiak normaltasuna mantentzen du produkzioan, koronabirusaren ondorioz egoerak izango duen bilakaeraren zain.

Aurreikusita zegoen astelehen honetan bertan konpainiako zuzendaritzak eta lantegiko gehiengo sindikalak (UGT eta CCOO Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedientea sinatzea hornidura-katearen balizko etete baten aurrean, baina azkenean bilera bertan behera geratu da agenda-arrazoiengatik, eta hartara agiria ez dute sinatu, nahiz eta laster egitea aurrekusten duten, Alfredo Morales enpresa-batzordeko presidenteak azaldu duenez.

"Italiako iparraldea normaltasunez fabrikatzen ari da eta garraioa normaltasunez funtzionatzen ari da", esan du Alfredo Moralesek, "beraz, gauzak kontrolpean daude". Hala ere, egoerak "egunero edo orduro jarraipena" behar duela adierazi du, "nola eboluzionatzen duen ikusteko".

Nafarroako Volkswagenek proposatu duen ERTE 2018an aplikatu zirenen antzekoa da, baina kasu honetan, koronabirusak sortzen duen ziurgabetasun-maila handia dela eta, 2020. urtearen amaierara arte irekiko litzateke.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!