Itziarrek irabazi du Egunean Behin jokoko Euskalerria Irratiko saria

Totem kontzertu aretorako bi pertsonentzako sarrera irekiak eskuratu ditu Egunean Behin jokoko erabiltzaileak.

Martxoaren 1ik 8rako astean Itziar izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea Euskalerria Irratiko komunitatearen taldeko kideen artean. Totem aretoan datorren hilabetan eginen den nahi duen kontzerturako sarrera bikoitza eskuratuko du. Jasotzeko, bidali posta eletroniko bat info@euskalerriairratia.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin edota deitu 948 17 01 51 zenbakira (astebeteko epean). 

Martxoaren 8a bitartean, beste sari bat irabazteko aukera izango dute irratiko taldeko jokoko erabiltzaileek. Javi, Iras, Superja eta Jonamenabar erabiltzaileek irabazi dituzte aurreko asteetako sariak.

Jokatu Euskalerria Irratiko komunitatearekin

Euskalerria Irratiko taldean batzeko, lehenik eta behin, Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformetatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den 'Taldeak' atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta 019434 kodea sartu behar da. Hala, Euskalerria Irratia izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak. Esteka honen bitartez ere badago batzeko aukerarik.