Hiru koronabirus kasu berri Nafarroan

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 9a, 07:51

Horietako bi ospitalean artatu dituzte eta hirugarrena etxean geratu da kontrolpean, bere egoera ez delako larria. 6 dira guztira Nafarroan COVID-19arekin kutsatutako pertsonak, horietatik hiru larri daude zaintza berezietako unitatean.

Asteburuan azaldutako hiru kasu berriekin, bikoiztu egin da Nafarroan COVID-19a duten pertsonen kopurua.

Lehendabizikoa, Iruñeko 64 urteko bizilaguna da, eta positibo eman zuen susmo kliniko eta epidemiologikoagatik lehen mailako arretatik kasua aktibatu ostean; izan ere, pazientea bere osasun-etxera joan zen, susmoa zeukala. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak azaldu zuenez, ezarritako protokoloak ematen dituen aukerak aztertu ondoren eta balorazio kliniko bat egin ondoren, etxeko arreta isolamendu-erregimenean ematea erabaki zen, pazienteak onartuta eta Larrialdietako Zerbitzu Bereziko profesional medikoek zorrotz gainbegiratuta, Nafarroako Foru Komunitateko eta SOS Nafarroarekin lankidetzan. Aldi berean, Epidemiologia eta Prebentzioko teknikariak bere familia-ingurunean eta artatu zintuen osasun-zentroan izan zitzakeen kontaktuak aztertzen ari dira.

Nafarroako Ospitalean eta CUNen atzo atzemandako bi kasu berrienen inguruan, informazioa mugatuagoa da. 39 urteko emakume bat larunbatetik dago ospitalean, arnas infekzio akutua du, eta 63 urteko gizon bat larri dago CUNeko ZIUn. Biek eman dute positibo protokoloaren irizpideak betetzean egindako PCR probetan.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!