Soldata arrakalaren aurka mobilizatu dira Acciona, Cener, Siemens Gamesa, Ingeteam eta Nordexeko langileak

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 5a, 17:11

Enpresa-batzordeek sustatutako ekimena datorren martxoaren 8ra begira antolatu da, enpresa horiei gizonen eta emakumeen arteko berdintasunarekiko benetako konpromisoa eskatzeko.

Acciona, Cener, Siemens Gamesa eta Ingeteam enpresetako eta Nordexeko ehunka langilek elkarretaratzea egin dute Sarrigurengo Berrikuntza Hirian, soldata arrakala salatzeko eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna bermatuko duten neurriak eskatzeko.

Konpainietako enpresa-batzordeak ados jarri dira martxoaren 8rako, Emakumearen Nazioarteko Egunerako, aurreikusitako ekitaldien esparruan elkarretaratze hau antolatzeko eta aukera-berdintasunaren aldeko borrokan beren ekarpena egiteko. Elkarretaratzeaz gain, Gamesako ordezkariek manifestu bat irakurri dute.

Siemens Gamesak Arazuriko eta Agustinetako zentroetan dituen plantillek ere bat egin nahi izan dute ekitaldiekin, eta elkarretaratzeak egin dituzte euren enpresen atarian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!