Irakaskuntza publikoko hezkuntza ituna sinatu duten sindikatuek elkarretaratzea egiten dute Hezkuntza Sailaren aurrean, hezkuntza itunaren jarraipen batzordearen premiazko deialdia eskatzeko. Horrela, behin betiko, 2020rako adostutako neurriak betetzea eta egiteke dauden gainerako gaiak denboralizatzea galdegin dute.
Nafarroako Gobernuak ez zuen Foru Komunitateko Aurrekontu Orokorretan 2020rako Hezkuntza Itunean adostutako neurriak betetzeko berariazko partidarik sartu. Hori dela eta, Hezkuntza Departamentuari itundutakoa betetzea ahalbidetuko duten bideak aztertzeko bilera eskatu diote hitzarmenaren sinatzaileek. Eskatutakoa 22/23 ikasturtea hasi baino lehen betetzeko eskatu dute.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!