Nafarroan 103 langabe gehiago zenbatu dituzte otsailean; guztira, 33.975 lagun daude lanik gabe

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 3a, 11:32

Langabeziak behera egin du eraikuntzan, industrian eta nekazaritzan; zerbitzuetan, berriz, gora egin du. Gehiago dira lanik gabe dauden emakumezkoak.

Enplegu bulego publikoetan 103 langabe gehiago erregistratu dira Nafarroan otsailean, %0,30, aurreko hilabetearekin alderatuta. Foru Erkidegoan 33.975 lagun daude lanik gabe, Espainiako Gobernuko Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioak gaur emandako datuen arabera. Urtea hasi zenetik 136 lagun gehiago daude lanik gabe, %0,40 egin du gora langabeziak.

Langabeziak behera egin du eraikuntza (32 lagun), industria (23) eta nekazaritza (hiru) sektoreetan; zerbitzuetan, berriz, gora egin du (48 pertsona).

Gehiago dira lanik gabe dauden emakumezkoak: 19.900 dira, eta gizonezkoak, berriz, 13.985. 25 urtetik beherakoak 3.184 dira, eta gainerakoak, 30.791, adin horretatik gorakoak dira. Sektoreka, gehienak zerbitzuen sektorekoak dira, 22.822; ondoren industriakoak datoz, 4.639; nekazaritzakoak 1.995 dira, eta 1.584 eraikuntzakoak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!