Bardean ariketa militar berriak salatu dituzte

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 3a, 08:15

Otsailean entrenamendu militarrak egin dituzte bertan europako 7 herrialde ezberdinetako armadak. Bardea Libre kolektiboak salatu duenez, martxoko 5etik 9ra jarduera berriak eginen dituzte bertan militarrek, hain zuzen "ingurune natural horretan bizi diren hegaztiek habia egiten duten garaian".

Industrialde horretako jarduera militarra handitzea NATOren eskakizunekin, AEBen gerra-politikarekin eta armagintzaren industriak dituen negozio handiekin lotuta dago, Bardea Libre elkartetik adierazi dutenez. Euskal Herrian urtean milioika euro fakturatzen dituzten armagintzaren negozioan diharduten 100 enpresa inguru daudela gogorarazi dute. "Erreserba natural honen erdian frogatzen da armategi militar guztia", azpimarratu dute.

Ariketa berri horiek salatzeko eta tiro-poligonoa desegiteko eskatzeko, elkarretaratzeak egingo dira Ejea de los Caballerosen (martxoaren 5ean) eta Iruñean (martxoaren 6an, ostirala, 19: 00etan, Gobernu ordezkaritzaren aurrean).

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!