Jonamenabarrek irabazi du Egunean Behin jokoko Euskalerria Irratiko saria

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 2a, 13:28

Totem kontzertu aretorako bi pertsonentzako sarrera irekiak eskuratu ditu Egunean Behin jokoko erabiltzaileak.

Otsailaren 24tik martxoaren 1erako astean Jonamenabar izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea Euskalerria Irratiko komunitatearen taldeko kideen artean. Totem aretoan datorren hilabetan eginen den nahi duen kontzerturako sarrera bikoitza eskuratuko du. Jasotzeko, bidali posta eletroniko bat info@euskalerriairratia.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin edota deitu 948 17 01 51 zenbakira (astebeteko epean). 

Martxoaren 8a bitartean, beste sari bat irabazteko aukera izango dute irratiko taldeko jokoko erabiltzaileek. Javi, Iras eta Superja erabiltzaileek irabazi dituzte aurreko asteetako sariak.

Jokatu Euskalerria Irratiko komunitatearekin

Euskalerria Irratiko taldean batzeko, lehenik eta behin, Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformetatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den 'Taldeak' atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta 019434 kodea sartu behar da. Hala, Euskalerria Irratia izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak. Esteka honen bitartez ere badago batzeko aukerarik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!