Euskalerria Irratiak kudeatzailea behar du

Euskalerria Irratia 2020ko mar. 2a, 12:55

Euskalerria Irratiak zuzendari kudeatzailea behar du, enpresaren kudeaketaz arduratzeko: finantzak, fakturazioa, nominak…

Eskatzen da:

  • Kudeaketa eta administrazio arloko ikasketak eta ezagutzak edukitzea.
  • Izaera dinamikoa eta antolaketarako gaitasuna.
  • Euskara maila ona.
  • Kudeaketa lanetan eskarmentua izatea kontuan hartuko da.

Eskaintzen da:

  • Lanaldi osoko aldi baterako lan kontratua.
  • Lanpostua Iruñean.
  • Berehala lanean hastea.

Interesa duenak bidal dezala CVa admin@euskalerriairratia.eus helbide elektronikora, 2020ko martxoaren 13a baino lehen, ‘Kudeatzailea’ gaia zehaztuz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!