Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak babesa agertu nahi izan dio aurreko astean zenbait gurasok larunbaterako egin zuten deialdiari “Egun gertatzen ari diren bidegabekeriei kalean ere erantzun beharra dago” adierazi du.
Izan ere, duela egun batzuk Kontseiluak Nafarroako Gobernuak hartutako zenbait erabaki izan zituen hizpide eta dei egin zion Gobernuari bere lana behar bezala egin dezan, hain zuzen ere, egoera gutxituan dagoen hizkuntzaren aldeko neurriak hartuz eta ez, ordea, oztopoak jarriz
Kontseiluko ordezkarien arabera, egia ere bada derrigorrezko hezkuntzan ez ezik, haur hezkuntzan ere, oztopo gero eta handiagoak daudela euskaraz ikasteko, eta zenbaitzuek euskarazko irakaskuntzari ateak itxi nahi dizkiotela etorkizun hurbilean. “Lotsagarria da haien fobiak herritarrak eskubidez gabetzeko erabiltzea” adierazi dute.