Koronabirusarengatik lasai egoteko eskatu die Nafarroako Gobernuak herritarrei

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 26a, 13:28

  • Oraindik ez da kasurik izan Nafarroan.
  • Osasunbidea prest da kasurik izatekotan erantzun eta arreta emateko.
  • Herritarrei lasai egoteko eskatu eta larrialdi zerbitzuetara jotzea baino 112ra deitzea kutsatuta daudela uste badute.

Nafarroako Gobernuak lasaitasun mezua zabaldu nahi du herritarren artean eta horretarako gaurko agerraldiaz gain informazioaren kudeaketan neurriak ere hartuko ditu. Aste honetan gertatu ez bezala, hemendik aurrera ez du ikertzen ari diren ustezko kasuen berri emango, soilik baieztatzen diren kasuen berri emanen du hemendik aurrera. Egun nafarroan dagoen birus bakarra, gehiegizko alarmismoa dela adierazi du Osasun saileko zuzendari nagusiak.

Momentu honetan, Nafarroako Gobernuak ez du gomendatzen atzerrian diren nafarren itzulera eskatzea. Leku hauetatik etorritakoei, sintomarik ez badute, bizitza normala egitea gomendatzen dio Gobernuak. Italiako iparraldean ikas bidaian diren ikastetxe bateko gurasoekin kontaktuan da osasun saila, ikasleak itzultzen direnean hartu beharreko zaintza eta prebentzio neurriak ezartzeko. Kutsatutako zonalderen batean izan diren pertsonei, lasai egoteko eskatu diete, eta sintomaren bat somatzekotan, sukarra gehien bat, larrialdi zerbitzuetara jo beharrean 112 telefono zenbakira deitzeko eskatzen dute.

Maskarillarik ez

Santos Indurain kontseilariak argi utzi nahi izan du maskarillen erabilera, une honetan ez dela gomendagarria, are gehiago "birusa kutsatzea ez dutelako ekiditen". Herritarrei lasai egoteko eta maskarillarik ez erosteko eskatu die.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!