ZIUn ingresatuta dago Erriberriko gazte bat ibaira erorita hipotermia larriarekin

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 26a, 08:27
Suhiltzaileen helikopteroa gaztea erreskatatzeko unean. Argazkia: Nafarroako Suhiltzaileak

Ebro ibaian arrantzan ari zen piragua irauli zuen eta bere lagunek erreskatatu zuten helikopteroz CHNra eraman aurretik.

Erriberriko  bizilaguna, 23 urteko gaztea., larri eraman zuten atzo Nafarroako Ospitalera helikoptero medikalizatu batean, hipotermia larria jasan baitzuen Ebro ibaian, Azagra parean, zeraman piragua iraulita. Gazteak gorputzean 30 gradu baino gutxiagoko tenperatura zuen artatu zutenean, eta zainketa intentsiboetako unitatean sartu zuten.

Arrantzan ari ziren Erriberriko gazte talde bateko kide zen mutila. Une jakin batean, kanoa batean zegoen gaztea uretara erori zen, eta haren lagunak izan ziren ibaira euren ontziekin sartu behar izan zutenak hura erreskatatzeko.

Istripua izan zuenarekin batera zihoazenek 11: 51etan deitu zuten SOS Nafarroaren 112 telefonora, gertatutakoaren berri emateko eta gazteak hipotermia sintomak zituela adierazteko. Izan ere, ordu erdi baino gehiago eman zuen uretan, bere kalkuluen arabera, erreskatea zaila izan baitzen mutikoaren egoeragatik eta ibaiaren korronteagatik.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!