Espainiako Barne Ministerioak 681,98 euroko plusari eutsi dio ETAren amaieratik, EAEn eta Nafarroan lan egiten duten 3.508 Guardia Zibilentzat eta Espainiako Poliziako 1.839 agententzat. Kidego orokorretako 205 funtzionariok 167,85 euroko pizgarria kobratzen dute, eta lan-kontratuko hamabi enplegatu publikok, 101,58 euro.
Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuari idatziz emandako erantzunean jaso ditu datuak Espainiako Gpobernuko Barne Ministerioak. Idatzian jakinarazi duenez, gobernuak "ez du etorkizunean pizgarri hori kentzeko aukerarik planteatzen". Osagarria "erregulartasunez eta aldaketarik gabe" ordaindu da 2011tik.
Pizgarri ekonomikoaz gain, Euskal Herrian lan egiten dute guardia zibilek 11 opor-egun balioduneko kreditu gehigarria dute, eta bai eta hiru baimen-egun gehigarri ere norberaren gauzetarako, zerbitzu efektiboko aldi oso bakoitzeko.
➕???? En respuesta a @JonInarritu, el Gobierno español reconoce que los Policías y guardias civiles destinados en Euskal Herria siguen cobrando un plus mensual de 681,98 euros.
— EH Bildu Congreso - Senado (@EHBilduCongreso) February 24, 2020
???? «Actualmente no se plantea la posibilidad de suprimir dicho incentivo».
???? https://t.co/8QcSwQeU30 pic.twitter.com/o0veWG0Xxu