Otsailaren 17tik 23rako astean Superja izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea Euskalerria Irratiko komunitatearen taldeko kideen artean.
Totem aretoan datorren hilabetan eginen den nahi duen kontzerturako sarrera bikoitza eskuratuko du, lortutako 509,98 puntuen truke (Jasotzeko, bidali posta eletronikoko mezu bat info@euskalerriairratia.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin edota deitu 948 17 01 51 zenbakira).
Martxoaren 1a bitartean, beste sari bat irabazteko aukera izango dute irratiko taldeko jokoko erabiltzaileek. Javi eta Iras erabiltzaileek irabazi dituzte aurreko asteetako sariak.
Jokatu Euskalerria Irratiko komunitatearekin
Euskalerria Irratiko taldean batzeko, lehenik eta behin, Egunean Behin aplikazioa deskargatu behar da Google Play edo App Store plataformetatik. Aplikazioaren behealdean kokatzen den 'Taldeak' atalean, (+) ikurra zapaldu, giltzari klikatu eta 019434 kodea sartu behar da. Hala, Euskalerria Irratia izeneko taldera batzea lortuko du erabiltzaileak. Esteka honen bitartez ere badago batzeko aukerarik.