Iruñeko kartzela zaharraren orubea Memoria Historikoaren Leku izendatzea eskatu dute

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 21a, 13:43
San Roque karrikako espetxe zaharra, artxboko irudi batean.

Ezkerrak, Ahal Dugu-ren, Geroa Bairen eta EH Bilduren babesarekin, Nafarroako Gobernuko Bake eta Bizikidetza Departamentuari eskatu dio Iruñeko kartzela zaharra zegoen orubea, Donibane auzoan, Intsumisioaren plazan, San Roque karrikaren ondoan, Memoria Historikoaren Leku izendatzeko, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izan ziren nafar herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko Foru Legea betez.

Ohar baten bidez azaldu duenez, "frankismoaren urteetan kartzela errepresioaren muina izan zen Nafarroako hiriburuan", eta "hura eraisteak, inolako eztabaidarik eta alternatibarik gabe, herritarrei berrerabiltzeko edo oroimen-elementu gisa etsitzeko edozein aukera lapurtu zien".

"Kartzelako atea osatzen zuten harriak kartzela berrian gordeta eta desmuntatuta daude", esan du, eta gogora ekarri du aurreko legegintzaldian Iruñeko Udalak "espetxe Idazkaritzari ematea eskatu zuela, eta hark adierazi zuela eraitsitako kartzelaren azala berreraikitzeko borondatea".

Horregatik guztiagatik, Izquierda Unidak eta Batzarrek osatutako koalizioak Nafarroako Gobernuari eskatu dio Oroimen Historikoko Leku izandakoaren orubea izendatzeko, eta Espetxe Erakundeari berriro eskatzeko atearen hondakinak Udalari emateko, eta haren azala berreraiki ahal izateko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!