Ziordiko etxalde bat erre da bart gauean

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 21a, 07:55

Nafarroako suhiltzaile eta foruzainek 280 ardi atera dituzte barrutik baina ezin izan dituzte beste 20 animali erreskatatu. Foruzain batek ere zauriak izan ditu erreskate lanetan.

Gauean piztu da sua Ziordian eta lehen informazioen arabera azkar zabaldu da etxaldean. Altsasuko foruzain eta suhiltzaileak bertaratu dira eta animaliak barrutik ateratzen saiatu dira. 280 ardi atera dituzte baina beste 20 ezin izan dituzte erreskatatu. Foruzainek informatutakoaren arabera polizietako batek ere zauriak izan ditu. Kalte materialak garrantzitsuak dira etxaldean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!