Altsasuko auziari buruzko ekitaldi bat debekatu dute Salamancan

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 20a, 18:21

Salamancako Unibertsitatean zen egitekoa ekitaldia Ikasle Alternatiboen Kolektiboak antolatuta. Errektoretzaren "zentsura" salatu eta beste lekuren batean ekitaldia eginen dutela jakinazi dute ikasleek.

Altsasuko auzia azaltzeko ekitaldi bat debekatu du Salamancako Unibertsitateko errekoteretzak. Altsasuko Gurasoak gonbidatu ditu Ikasle Alternatiboen Kolektiboa taldeak, otsailaren 27rako. 

"Zentsura" kasu bat dela salatu dute ikasleek. Beste leku batean bada ere, ekitaldia eginen dutela adierazi dute. 

Kolektiboak jakinarazi du negoziaziorik gabe eta "aldebakartasunez" hartu duela ekitaldia debekatzeko erabakia, "auzi judizializatua delako". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!