Bost nafar deklaratzera deitu ditu Auzitegi Nagusiak, presoen egoera salatzeagatik

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 20a, 17:19

  • Guztira hamabi pertsona deitu ditu deklaratzera; tartean, bost nafar: Alberto Matxain, Garazi Autor, Ikerne Indakoetxea, Jorge Olaiz eta Miren Zabaleta.
  • Kalera Kalera dinamikaren barruan presoen aldeko mobilizazioak eta harrerak antolatzea egozten die auzitegiak. 

Presoen aldeko Kalera Kalera dinamikaren barruan mobilizazioak egin eta euskal presoei harrerak antolatzea egotzita deklaratzera deitu ditu Auzitegi Nagusiak 12 pertsona. Bost nafar tartean: Alberto Matxain, Garazi Autor, Ikerne Indakoetxea, Jorge Olaiz eta Miren Zabaleta. Astelehenean agertuko dira epailearen aurrean.

Guardia Zibilak terrorismoaren gorazarrea eta biktimak umilatzea leporatzen die; eta presoen aldeko mobilizazio eta harrerak Kalera Kalera dinamikaren barruan kokatu ditu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!