"Akordioa posible da gai batzuei uko egiten badiegu eta bloke konstituzionalera mugatzen bagara", esan du ministroak Kongresuko Osoko Bilkuran, Bel Pozueta EH Bilduko diputatuari erantzunez. Pozuetak "oso larritzat" jo duela gobernu berriak nafarrekiko hartu duen lehen erabakia foru lege horren aurkako helegitea izan dela.
Pozuetak gaitzetsi egin du Pedro Sanchez Gobernuko presidentea "elkarrizketaz harrotu" izana, eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak defendatu izana hura dela "autogobernua ulertzen duen" gobernua. "Ez dirudi zuek kontuan hartuko duzuenik", gaineratu du diputatuak.