"33 urteren ondoren euskarak jarraitzen du hirugarren mailako hizkuntza izaten NUPen"

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 18a, 18:09

Euskara plan berria hasiko da prestatzen Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretza taldea aurki. NUPeko Euskara Taldeko ikasleak kexu dira euskararen presentzia eskasagatik eta dinamika berri baten aurkezpena egin dute. 

Duela 33 urte NUPek bere ibilbidea hasi zuenetik, ezer gutxi aldatu da euskararazko eskaintzan. Gradu bakarra ikas daiteke osorik euskaraz (Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasle) eta beste guztietan daguden euskarazko ikasgaiak oso gutxi dira. Hori dela eta, plan berria prestatzeko garaia hastear dagoen honetan, Euskara Taldeko partaideek haien eskakizunak eman nahi dituzte ezagutzera. NUPeko Euskara Taldeko bi ordezkari, Unai Irigarai eta Beñat Jusue Irrintzi Plazan izan dira. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!