Martxoaren 8an grebarik ez, baina kalera ateratzeko arrazoi asko

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 18a, 14:01

Martxoaren 8an, igandean, berriz ere aldarrikapen eguna izanen dela azpimarratu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Patriarkatuaren inposizio eta erasoak, lan esparruko diskriminazio egoerak, arrazakeria, faxismoaren gorakada…denak emakumeen borroka esparru dira.

"Aurten ere kaleak beteko ditugu" adierazi du Mugimendu Feministak prentsaurrean, "Ozen eta argi esango dugu, jendarte eredu hau bizigaitza dela pertsona gehienontzat, batez ere emakume eta genero disidenteontzat, eta jasanezina planetarentzat". Aurreko urteetan greba deialdi arrakastasuak lortu ditu mugimendu feministak, zentzu horretan, "Borroka feminista beharrezkoa da oraindik, gaur duela urtebete bezala, horregatik parte hartu genuen urtarrilaren 30eko greba orokorrean. Greba feminista emakume langileak antolatzeko bitarteko bat gehiago da, ez da helburu bat, beste eredu sozial eta produktibo bat salatzeko eta aldarrikatzeko tresna bat baizik".

Martxoaren 8an bertan, auzoz auzo eta herriz herri manifestazioak eginen dira eguerdian. Arratsaldeko 18:00etan manifestazio erraldoira dei egin dute Antoniuttitik aterako dena.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!