Haien eskubideak aldarrikatzeko borrokan ari diren presoen aldeko elkarretaratzea egin dute Iruñean

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 17a, 08:13

Hego Euskal Herriko zein Espainiako hainbat espetxetan, zenbait preso haien eskubideen alde borrokan ari dira, Presos en lucha (Presoak borrrokan) ekimenaren barruan. Haiekiko elkartasunez elkarretaratzea egin du Iruñean, larunbatean, Salhaketa elkarteak. Ahotsa.info atariak horri buruzko bideoa plazaratu du.

2019ko irailetik, Presoak borrokan kolektiboa txandakako gose grebak egiten ari da Estatuko hainbat espetxetan, presoen bizi-baldintzetan oinarrizko 14 eskubide bete daitezen eskatzeko:

1.- Torturaren amaiera.

2.- FIES ixtea eta isolamendua amaitzea.

3.- Sakabanaketaren amaiera.

4.- Espetxeetako zerbitzu mediko independenteak.

5.- Gaixo dauden presoak espetxetik ateratzea.

6.- Gaixotasun mentala espetxetik kanpo duten pertsonak.

7- Medikazioa, espetxeen mende ez dauden profesionalek lagunduta

8- "Demokrazia" hasi zenetik espetxean izandako heriotzengatik ikerketa eta erantzukizunak.

9- "Berreskuraezintzat" jotzen diren presoentzat ere eskuragarri dauden tratamendua, programak eta baliabideak.

10.- Presoen eta familien miaketen eta x izpien amaiera. Komunikazio gehiago eta hobeak.

11.- Nahikoa da elkartasuna kriminalizatzea.

12.- Ez biziarteko espetxealdirik, ez berrikustekorik, ez estalirik.

13.- Errespetu-moduluen xantaiari ez

14- Defentsa-gabezia juridikotik nahikoa da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!