'Maravillas' kantuaren bertsioa grabatu dute Broken Brothers-ek eta Gorka Urbizuk

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 14a, 08:20

Broken Brothers taldeak eta Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen Maravillas kantuaren bertsioa grabatu dute. Atzo ilunabarrean zabaldu zuten Youtuben.

Aurrerantzean, Broken Brothers taldeak kanta bat plazaratuko du hilean behin, gutxi gorabehera, Arga ertzeko ibaiko irudiekin lagundurik. Kantuok, gehienetan, inguruko taldeen bertsioak izanen dira, jatorrizko bertsioa abesten duen musikariak abestuak.

Maravillas plazaratuko zutela iragartzeko txioa argazki batekin ilustratu zuten. Txio horretan, Broken Brotherseko kideak eta Urbizu ez ezik, Raperos de Emaus eta Moises no duerme taldeetako Moises ageri da. Bere estudioan grabatu zuten bertsioa. Broken Brotherseko-ek plazaratuko duten hurrengo bertsioa hain zuzen ere Moisesen kanta batena izanen da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!