"Beharrezkoa den denboran" greban jarraituko dute Sephorako langileek

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 13a, 17:48

Neurri legalak hartzea aztertzen ari da ELA sindikatua, Sephorak langileen eskubideak urratzen dituela sinetsita.

Nafarroako Sephora enpresako langileek greba mugagabean jarraitzen dute ostegun, ostiral eta larunbatetan (hau bigarren astea da), lan baldintzetan hobekuntzak aldarrikatzeko. ELA sindikatuak salatu duzunez, Nafarroan negoziatzen diren merkataritza hitzarmena baino "nabarmen kaskarragoa" den estatuko hitzarmena aplikatzen zaie langileei.

Sephorak negoziatzeko eskubidea ukatzen diela salatu du sindikatuak. ELAk du ordezkaritza sindikala Nafarroan. Adierazi dutenez, eskubidearen urraketaren aurrean neurri legalak hartzea aztertzen ari da.

2014an CCOOk eta UGTk Estatuko Hitzarmena ezarri ziela gogorarazi du sindikatuak, "Nafarroan gehiengo sindikala izan gabe eta eraginpeko plantillekin kontsultatu gabe". Horrek "lan-baldintzak okertzea eta parte hartzeko eta negoziatzeko tresna propio bat usurpatzea" ekarri zuen, sindikatuaren esanetan, "negoziazioa lantokietako hitzarmenetik urrunduz".

ELAk jakinarazi duenez, hauek dira Sephora Españako baldintzak:

  • Lanaldi partzialeko kontratazioak (12 ordu arte), "bajak eta oporrak betetzeko, lanaldia handitzeko beharraz abusatuz, gehiago kobratu ahal izateko".
  • Borondatezko plusak dituzten lan-kategoria propioak, soldata gisa finkatu ezin dituztenak.
  • Gutxieneko soldataren azpitik dauden soldatak: 912 euro jasotzen ditu hilean aholkulari-saltzaile batek.
  • Amatasuna bateragarri egiteko oztopoak.

ELAk negoziatzera esertzeko eta lan baldintzak duintzeko exijitu dio enpresari. Hori gertatzen ez den bitartean, langileek grebarekin jarraitzea erabaki dute, beharrezkoa den denboran.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!