Otsailaren 9an, igandean, bisita gidatu batean ikusi zuten koadroetako bat goitik behera arrailduta zegoela. Ez zen inguruetan gertatutako eraso faxista bakarra. Hurrengo egunean, Guadalfeo ibaiaren seinaleztapen-plaka bat kendu zutela konturatu ziren, Andaluziako Juntak Memoria Demokratikorako Leku gisa adierazitako gunea hain zuzen .
Erasotutako koadroak irudi bat irudikatzen du, non Jose Elio epaile nafarra atxilotzen duten kolpistek. Eszena honetan, Elio jaunak bere alabak besarkatzen ditu atxilotu zutenean. Egileak jakinarazi du Corellan egindako beste erakusketa batean beste koadro bat ere izorratu zutela. Jose Ramon Urtasunek "gerrako zauritzat" jo du gertaera.
Aurreko legegintzaldian estreinatu zuen Jose Ramon Urtasunek "1936" erakusketa. Bertan Nafarroan izandako errepresio frankista eta bere borreroen irduiak ikusten ziren. Nafarroako Parlamentuan jarri zuten erakusketa. UPNk eta PPk margolan hauen kontrako adierazpenak aurkeztu zituzten eta erakusketa bertan behera uztea eskatu zuten, espainiar koroaren kontrako irainak irudikatzen zituela argudiatuta. Jaime Ignacio del Burgo politikari eskuindarrak ere salaketa jarri zuen erakusketan, bere aita zena, Requete ezaguna, agertzen zelako.