Foruzaingoak gidabaimenik gabeko 660 gidari kontrolatzen ditu

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 13a, 10:18

Autoko delinkuentzia taldeak 33 lagun inputatu zituen urtarrilean baimenik gabe gidatzeagatik.

Nafarroan bizi diren 460 gidarik gidabaimena kenduta dute gaur egun, puntu guztiak galdu dituztelako, eta beste 200i epaileak kendu die baimena , Foruzaingoaren Automobilaren Delinkuentzia Taldearen datuen arabera. Aurtengo urtarrilean, konparaziora, 33 gidari inputatu dituzte, baimenik gabe gidatzeagatik, hau da, egunean bat baino gehiago.

Joan den astelehenean, Iruñeko espaloi batean, 36 urteko gidari batek bi oinezko harrapatu zituen. Gidariak 2013. urteaz geroztik gidabaimenik ez zuen, puntu guztiak galdu zituela eta. Gidari horrek, gainera, positibo eman zuen droga-proban, eta horrek gaurkotasuna eman dio arazo horri. Arazo horren protagonista dira, batetik, gidatzeko eskubidea ez duten hainbat automobilista, eta, bestetik, gidabaimenik gabe gidatzen dutenak. 

Hori gerta ez dadin, Foruzaingoak, eta, zehazki, Trafiko eta Bide Segurtasuneko Arloak, kontrolatzen du gidabaimena kenduta duten pertsonek ez gidatzea. Gaur egun, 660 pertsonak osatzen dute taldea, horietako 460k gidabaimena kendu diete puntuak erabat galtzeagatik, eta beste 200k, berriz, gidabaimena galdu dute kondena-epai baten bidez, gidabaimenaren aurkako delituren bat egiteagatik. Bide-segurtasuna edo zuhurtziagabekeriagatiko lesio-edo giza hilketa-delitua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!