Zazpi herrialdetako militarrak parte hartzen ari dira Bardean eta Ablitasen, maniobra militarretan

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 13a, 07:39
Maniobra militarrak Bardean, artxiboko irudi batean.

Hegazkin garraio ikastaroa egiten ari dira 170 lagun, eta otsailaren 21era arte iraunen du.

Ikastaroak otsailaren 21era arte iraungo du, eta praktikak egingo dituzte Ablitasko aerodromo militarrean eta Bardeako tiro poligonoan ez ezik, San Gregorioko (Zaragoza, Aragoi) maniobra eremuan eta Teruelen (Aragoi).

Hainbat hegazkin handik parte hartuko dute maniobrotan: Portugalgo eta Poloniako bi C-130 Hercules, Errumaniako C-27J bat, Espainiako eta Finlandiako bi C-295 bat eta Alemaniako eta Frantziako bi A400-M (guztira 73 misio egingo dituzte).

Aire Garraio Taktikoaren Europako Ikastaro Aurreratuak 20 orduko heziketa teorikoa, tripulazio bakoitzeko bederatzi hegaldi-misio eguneko bertsioan eta gaueko zazpi misio barne hartzen ditu.

Gerra jarduera ugari

Hegaldi horietan, besteak beste, honako hauek egingo dituzte: paraxutista jaurtiketa, hegaldi taktikoak, azaleko eta aireko mehatxuak dituztenak, kota baxuko hegaldiak, langileak atera eta infiltratzeko erasoaldiak, hurbiltze- eta lurreratze-maniobra taktikoak, edo borroka-deskargak eta karga- eta deskarga-eragiketak martxan dauden motorrekin.

Aire-jarduera astelehenean, hilak 10, hasiko da, ohitzeko hegaldiekin. Hegaldi horietan, entrenamendua egingo den zonalde zabalean zehar azterketa-ibilbide bat egiteko aukera izango dute eskifaiek.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!