Jose Miguel Etxeberria Alvarez 'Naparra'-ren senideek NBEko Nahitaezko Despaarazioen Lantaldearen aurrean agerraldia egin dute gaur. Komando Autonomo Antikapitalisten militantearen desagerpenaren berri eman eta Eneko Etxeberriak 2015etik gaurdaino auziak izan duen bilakaera azaldu die lan taldeko kideei.
NBEk horri buruzko informazioa bildu du, duela urte batzuk gertatutakoa behartutako desagertze gisa katalogatu baitzuen, eta, beraz, judizialki preskribatu behar ez den kasu gisa. Taldeak eskatuta egin da bilera.
Jose Miguel Etxeberria Alvarez "Naparra" 1980ko ekainaren 11n desagertu zen, Batallón Vasco Españolek aldarrikatutako ekintza batean. Aurten 40 urte beteko dira.
Azalpenak entzun ondoren, lan taldeko kideek elkartasuna adierazi diote familiari, eta auzi hori argitzeko zein jarduera bultza daitezkeen galdetu diete. Eneko Etxeberria "oso pozik" agertu da saioaren garapenarekin, eta sortutako itxaropenak gainditu duela adierazi du.
Nahitaezko Desagertzeei buruzko NBEko Lantaldeak ere 40 urte beteko ditu 2020an. Hori dela eta, ekitaldi protokolarioa egingo du ostiral honetan, eta bertara gonbidatu ditu familia osoak: Eneko Etxeberria, Amaia Irigoien eta bien seme Oier Etxeberria Irigoien.