Ikurrina jartzeagatik zigorra ezarri diote Vianako Udalari

Euskalerria Irratia 2020ko ots. 12a, 16:29

  • Vianako udaletxeko balkoira ikurrina atera zuen EH Bilduko zinegotzi Irantzu Arantoñak jaien txupinazoan.
  • Navarra Suma udal taldeak jarritako salaketa aintzat hartu du Administrazioarekiko auzien epaietegiak.

Iruñeko Administrazioarekiko auzien epaitegiak aintzat hartu du Vianako txupinazoan ikurrina erakustearen aurka Navarra Sumak jarritako salaketa. Udaletxeko fatxadan ikurrina erakustea baliogabetu du auzitegiak, Navarra Sumak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Vianako Udala kostuak ordaintzera kondenatzen du auzitegiak.

Navarra Suma koalizioak salatu duenez, "Vianako Udalak, PSN buru zela, ez zuen eragotzi eta ez zuen ezer egin zinegotzi batek udaletxeko balkoi nagusian jarritako ikurrina berehala kentzeko, suziria jaurti baino minutu batzuk lehenago". EH Bilduko zinegotzi Irantzu Arantoñak jaien txupinazoan.

Epaiaren arabera, "ordenamendu juridikoko arau bakar batek ere ez du baimentzen udal batek bere fatxadan Euskal Autonomia Erkidegoko bandera jartzea, hargatik eragotzi gabe erakustaldi hori, Vianako Udalak berak adierazten duen bezala, bakarka egitea zinegotzi batek, inolako udal-organori baimenik eman gabe, inolako udal-erabakirik gauzatu gabe eta inolako udal-organorik ordezkatu gabe".

Epaileak gaineratu duenez, "udal bat, botere publiko gisa, legearen mende dago bere jardunean, eta, beraz, arau batek berariaz behartzen edo baimentzen duena baino ezin du gauzatu. Ordenamendu juridikoan ez dago Vianako Udalak kasu honetan egiten duena bezalako jarduera bat ahalbidetzen edo babesten duen araurik ".

Oharrean, Navarra Sumak adierazi du foru parlamentuan lege proposamen bat aurkeztu duela "ikur propioen babesa berreskuratzeko eta ikurrina Nafarroako erakundeetan jartzea eragozteko, euskal nazionalismoak eta PSNko egungo gobernu kideek nahi duten bezala".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!